Bizitza osoa daukagu Obabakoak, Moby Dick edo Kixote bezalako obra miresgarriak irakurtzeko, baina Tom Sawyer, Estepako otsoa, Ibrahim jauna eta Koranaren loreak edo esku artean daukazun Enigma bi, erantzun bat bezalako liburuak irakurtzeko urte gutxi baina preziatu batzuk dauzkagu, hain zuzen ere nerabezaroan gertuago eta irekiago baikaude bizitzaren xarma, misterioa eta abenturak deskubritzeko.
Emakume sugearen misterioa enigmak Euskal Herriko lehenaldira eta Birmaniara garamatza, adiskidetasuna eta lehen amodioak medio. Jentziren enigmak, ostera, India eta Himalaia ezagutaraziko dizkigu, abenturak eta malenkonia bidelagun. Erantzuna, baina, norberak bilatu beharko du, eta hala ere ziur egon bi ipuin hauek amaitutakoan, batik bat garai egokian irakurriz gero, bidaia handi baten ostean bezalaxe sentituko zarela: desberdinago, zailduago, zaluago.
¡Oferta!
Rebajas ENIGMA BI ERANTZUN BAT
El precio original era: 10,00 €.5,00 €El precio actual es: 5,00 €.
- Flete: Se cobrará un suplemento de 4 € en envíos inferiores a 49 €.
- Devolución y reembolso en un plazo de 30 días.
- Pago seguro mediante métodos de pago verificados.
Métodos de pago





